Kirola, poteoa eta kontzertuak zapatuko Egun Morean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 16a, 12:09
Iazko Egun Morea.

Antolatzaileek tarterik topatu ez zutela-eta, San Migel jaietako egitarautik kanpo geratu zen Oñatiko Egun Morea. Izan ere, aurtengo jaiak normalean baino laburragoak izan dira. Horregatik, Egun Morea apur bat atzeratu eta urriaren 21ean, zapatu honetan, ospatzea erabaki zen.

Goizeko hamarretan hasiko da Egun Morea, Zubikoa kiroldegian egingo diren Frontefeminista eta Neskalada txapelketekin. Parte hartu nahi dutenek Arranon, Ona tabernan edo kiroldegian eman dezakete izena.

Ostean, kiroldegian bertan hasita, poteoa egingo da eta jarraian, 14:30ean bazkaria Gaztetxean. Horretarako ere, Ona eta Arranon eros daitezke txartelak. Eskainiko den menua, aurreko urteetan bezala, "oso landua eta originala" izango dela esan dute antolatzaileek, eta 10 eurotan salduko dira txartelak (7 euro langabetuentzat).

Bazkaltzen amaitutakoan Atzoko Ogixa ikuskizuna egongo da eta ostean musikaren txanda izango da.

  • Gaztetxean, 22:00etan hasita: Las Tipex eta Perlata taldeen kontzertuak.
  • Arranon, 01:00ean: Dj Bollo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak