EAJko udal taldeak bidalitako prentsa oharrak dio pozik daudela 2018ko ordenantza fiskaletan ere gizarte-ongizate arloan eraginkorrak eta garrantzitsuak diren hobari gehiago txertatzea" lortu dutelako. "2017an ludotekako eta gaztelekuko ikastaroetan, eta Jabetza eskolako tasetan lortu zituen hobariak; datorren
urteari begira, hobari horiek kiroldegiko, euskaltegiko eta kultur etxeko tasetan ere aplikatzea lortu du.
Hobari horiek eragin zuzena izango dute herritarrengan, bereziki, behar gehien duten oñatiarrengan:
DSBren onuradunengan, kide ugariko zein guraso bakarreko familiengan eta genero-indarkeriaren
biktimengan, esate baterako".
"Zergei dagokienez, EAJ-PNVk udal-gobernuaren konpromisoa lortu du OHGZ eta EIOZen inguruko hobari
eta salbuespenak ordezteko ordenantzak berehala erregulatzeko; hala, onuradunek urtarrilaren 1etik
aurrera jaso ahal izango dituzte aipatu hobariak. Izan ere, araudi-aldaketa egonda, aipatutako bi zergen
gaineko hobariak ordenantza fiskalen dokumentutik desagertzen dira, eta, ondorioz, horien onuradun
diren herritarrak (DSBren onuradunak, guraso bakarreko familiak, genero-indarkeriaren biktimak,
nekazaritza-sektorea…) onurarik gabe geldituko dira. EAJ-PNVren proposamenari esker, onuradunek orain
arte bezala jaso ahal izango dute hobaria".
Hondakinen zergaren inguruko iritzia ere jasotzen du prentsa oharrak eta dio "kezkatuta" daudela "zabor-bilketak eragiten duen defizita dela eta" . Jeltzaleen iritziz, ez da Udal Elkarteak gomendatzen duen gastu-mailarekin bat datorren udal tasa aplikatzen. “Etxebizitza bakoitzak urteko 131,13€ ordaintzen ditu zabor-bilketagatik, eta horrek, bizileku eta urteko, 20€-ko defizita sortzen dio Udalari”, azaldu dute jeltzaleek. Datorren urteari begira zabor-bilketa tasa bi euro igotzea proposatu du EAJ-PNVk (%2.6). "Modu horretan, pixkanaka, zerbitzuaren defizitari aurre egiten zaio, eta, etorkizunera begira, saihestuko egingo da 2017an ezarri zen bat-bateko igoera. EAJ-PNVk etorkizunera begira egin du tasaren igoera-proposamena. Gaur egun EH Bilduren gobernuak aplikatzen duen diru-bilketa baina bide zuzenagoa eta orekatuagoa dela uste baitugu".