09:00etatik 14:00etara, bost ordu izan dituzte gaur Oñatin egin den XV. Ageriko Margo Lehiaketako parte-hartzaileek herriko txoko bat aukeratu eta mihise gainean islatzeko. 19 margolarik hartu dute parte nagusien mailan, eta 4k umeenean. Egon da Oñatira urrutitik etorri denik, Gijongo, Andaluziako eta Soriako parte-hartzaileak ere izan dira eta. Margo Taldeko bost ikasle oñatiarrek ere erakutsi dute bere trebezia pintzelekin.
Luis Laskurainek, Leire Fernandezek, Mirari Sagarzazuk eta Maira Jimenezk osatu dute epaimahaia, eta beraien erabakiz, helduen mailan Jokin Telleriak eroan du lehenengo saria. "Erabilitako koloreak eta sortu duen giroa izan dira irabazlea aukeratzeko arrazoiak", azaldu du Maira Jimenezek. Bigarren saria Fernando Uretak eskuratu du eta hirugarrena, Alipio Ruanok. Oñatiar onenaren saria Ana Delgadorentzat izan da. Umeen mailan, Lur Gesalaga izan da irabazlea, Idoia Martinez bigarrena eta Naiara Leza hirugarrena.
Lehiaketa antolatzen duen Oñatiko Margo Taldeko Bixente Elgerok aurten egon den maila ona azpimarratu du, eta gauza bera adierazi du epaimahaiak ere.