Go!azen denboraldi berriaren aurre estreinaldia egingo dute Oñatiko gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko urr. 4a, 13:10

Go!azen saioa iragartzeko argazki bat (Argazkia: irutxulo.hitza.eus)

Urriaren 15ean izango da. Go!azen denboraldi berriko lehenengo kapitulua emango dute egun horretan Oñatiko gaztelekuan, telebistan eman aurretik. Telebistan azaroaren 3an emango dute. Sarrerak aurrez lortu behar dira.

Bi pase emango dituzte, 17:00etan eta 18:30etan. Paseak doan izango dira, baina edukiera kontrolatzeko sarrerak aurrez banatuko dituzte. Txartelak banatzen urriaren 10ean hasiko dira, martitzena, 17:00etatik 20:00ak arteko ordutegian, gaztelekuan bertan, tiketak bukatu arte.

Bestalde, abenduaren 17an Go!azen 4.0 denboraldi berri honen antzerkia ere Gaztelekuan egingo dute. Honen aurre salmenta abenduaren 1ean zabalduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak