Zapatuan, urriak 7, egingo dute San Migel jaietan urtero egiten den bertso saioa. Zubikoa kiroldegian izango da, 22:30ean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Txokolateixian: helduak hamar euro eta gazteak zortzi euro.
Saioan zehar Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalerako sarrerak zozkatuko dituzte.