Bi partida jarraian irabazi ostean, Aloña Mendik ezin izan du hirugarrena jarraian eskuratu, Soraluze gehiago izan baita Azkoagainen (1-3).
Lehenengo zatiko 10. minutuan lortu du Andoni Iruretagoienak Soraluzeren aurreneko gola, jokaldi polit baten ostean, eta Oñatiko taldeari min egin dio nabarmen, ordura arte zelaian ondo kokatuta zegoen eta. 27. minutuan Soraluzek baloia sare barrura jaurtik du berriz ere, baina epaileak falta adierazi du eta gola baliogabetu egin du. Atsedenaldia heldu aurretik etxekoek markagailuan berdinketa ezartzeko aukera ona izan dute, baina baloia zutoinera bidali du, buruarekin, Aloña Mendiko jokalari batek.
Bigarren zatiko aurreneko minutuetan heldu da 0-2koa. Kornerra ondo atera du Soraluzek, eta aldaratze baten ostean, baloia berriro sare barrura bidali dute kanpokoek. Gotzon Urzelairen mutilek ez dute amorerik eman, eta Joseba Irizar kapitainak 1-2koa jarri du markagailuan. Hala ere, Aloña Mendik ez du erasoan asmatu, eta berdegunean lesionatuta zegoen Oier Ariznabarretak azken 1-3koa jarri du markagailuan, atezaina buruz-burukoan gaindituta.
Preferente mailako beste norgehiagokei dagokionez, Aretxabaletak 0-4 galdu du Eibar Urkoren kontra. Mondrak 1-1 berdindu Mojategin Idiazabalen aurka, eta Bergarak 2-0 irabazi dio Antzuolari.
Ohorezko Maila
UDAk 0-0 berdindu du Uroka KE taldearen etxean, eta Bergarak ere puntu bakarra eskuratu du Pasaian 1-1 berdindu ostean. Mondrak, bestalde, 2-0 galdu du Zarautzen aurka.