Udaltzainburuak Goienari baieztatu dion moduan oñatiarra hilda zegoen laguntza zerbitzuak hara joan zirenerako. Gorpua zegoen moduan ikusita, baina, ordu batzuk zeramatzan hilda, antza. Ikerketa zabalik dago oraindik eta autopsiak ere emango ditu datu zehatzagoak. Aitor Olalde da hildakoa. Familiak baserria du Araotzen.