50 milioi euro lortuko ditu ULMA Taldeak ordaindukoen programa bati esker

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ira. 28a, 14:39

Finantzaketa formula berritzaile bat martxan jarri duela jakinarazi du ULMA Taldeak. Enpresako ordaindukoen jaulkipen programa bat erregistratu du Errenta Finkoko Merkatu Alternatiboan -MARF-, gehienez 50 milioi euroko zenbatekoarekin.

ULMA Taldeak MARFen erregistratu duen enpresako ordaindukoen jaulkipen programari esker, ordaindukoen jaulkipen indibidualak atera ditzake, 100.000 euroko nominal unitarioekin, eta 24 hilabetera arteko amortizazio epeekin.

Finantzaketa iturriak dibertsifikatuz, taldeko zortzi negozioen hazkunde prozesuari lagundu nahi dio ULMAk. Horretarako finantzaketa modalitate berritzaile bat garatu du kapital merkatuan. Taldeak jakinarazi duenez, finantzaketa formala hau erabiltzen duen lehen talde kooperatiboa da.

Banca Marchek koordinatuta
Ordaindukoen programa Banca Marchek koordinatu du -Sole Lead Arranger eta taldeko aholkulari gisa-; honetaz gain, jaulkipenen ordainketen egilea ere izan da. Bestalde, J&A Garrigues bulegoak programaren erregistro prozesu osoan zehar konpainiaren aholkulari legal modura jardun du. Finantzaketa programa hau ULMA INVERSIONESen bidez egingo da, 2016an sortu eta taldean integratu zen bigarren mailako kooperatiba sozietatearen bidez, hain zuzen ere.

ULMA Taldea 80 herrialde baino gehiagotan dago, eta 2016ko ekitaldia 671 milioi euroko diru-sarrerarekin  itxi zuen; 2017an %8 haztea espero du, 725 milioi eurorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak