Txandako selfie lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko irailaren 21a

Sarien irabazleak Txanda elkarteko ordezkariarekin

Udako oporretan Txandako motxilarekin argazkia atera eta Facebook-en eskegitzea zen dendarien elkarteak antolatu zuen selfie lehiaketan parte hartzeko baldintza. Atsegite gehien izan dituzten hiru argazkien protagonistek jaso dituzte sariak: Txandako dendetan erabiltzeko 200 euroko, 100 euroko eta 50 euroko diru sariak. Zorionak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak