Oñatiko etxebizitza-merkatuaren arautzea ikertu duen tesia aurkeztu da

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ira. 20a, 16:16

(Argazkia: ISSJ)

La política urbana y la regulación de la vivienda en Oñati (2007-2016) izeneko hitzaldia eskaini zuen astelehen ilunkaran Francisco Vértiz irakasle eta abokatu argentinarrak. Vértiz urbanizazio-prozesuaren arautze moduetan aditua da.

Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen eskutik, eta Oñatiko Udala Grant izeneko bekari esker, Oñatirako propio Vertizek egindako azterlanaren aurkezpena izan zen.

Hitzaldian, adituak esan zuen etxebizitza lortzeko zailtasunei aurre egiterakoan, "erabilgarriak" izan daitezkeela "espekulazioa kontrolatzeko eta etxebizitzaren merkatuaren efektu kanporatzaileak gutxiesteko" balio duten interbentzioak, hala nola hiri-plusbaliaren gaineko zergak, hutsik dauden etxebizitzen gaineko zerga handiagoak edo etxebizitza-promozioen epeen kontrola.

Aurkezpenera hurbildu zirenen artean, LSNEko zuzendari zientifiko Vincenzo Ferrari jauna eta, Udaletik, Nerea Zubia eta Amaia Erostarbe zinegotziak ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak