'Matxismoak hil egiten du' lelopean, elkarretaratzea Oñatin

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko ira. 19a, 13:59

Uztaritzeko erailketa matxista salatzeko, elkarretaratzeak egin zituzten atzo iluntzean Debagoienean. Oñatin, Oñatiko Sare Feministak deituta, eta Bergaran, Martxanterak taldeak deituta. Halako gertaeren aurrean, erabateko gaitzespena adierazi zuten bertaratutakoek.

Oñatin, Matxismoak hil egiten du lelopean egin zuten elkarretaratzea. Halako gehiago gerta ez daitezen, erailketa matxista horren aurrean, erabateko gaitzespena adierazi zuten bertara joandakoek.

Pasa den eguaztenean, hilotz aurkitu zuten 23 urteko emakume bat Uztaritzeko etxe batean, Lapurdin. Eta Emakumeen Mundu Martxak ohiko protokoloa jarraituz, atzoko elkarretaratzeak deitu zituen.

Debagoienean, Oñatiko Sare Feministak eta Bergarako Martxanterak deialdira batu ziren eta elkarretaratzeak antolatu zituzten bi herrietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak