Ulma polimeroko produkzioari berrekin diote atzoko sutearen ostean

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko ira. 18a, 13:04

Atzo arratsaldean hartu zuen sua konpresoreak

Ulma polimero enpresako konpresoreak su hartu zuen atzo arratsaldean. Arazoa konpontzen ari dira orain. Produkzioa erabat etenda egon den arren, dagoeneko berriro ere martxan daude, eta lan taldearen gehiengoa normaltasunez lanera itzuli da, lantegitik konfirmatu dutenez.

Ulma polimeroko eraikinetik kea ateratzen ari zela konturatu ziren Zubillagako suhiltzaileek eta deia pasa zuten 112 zerbitzura 17:14an. Berehala joan ziren lantegira eta lanean hasi. Legazpiko suhiltzaileak ere joan ziren. Enpresako konpresoreak sua hartu zuela ikusi zuten, eta sua oso lokalizatua zegoela; 17:41erako kontrolatuta zuten. Kea baina, eraikin osoan zabaldu zen eta pabiloia aireztatu zuten segidan.

Lanera buelta

Atzoko sortutako kaltea konpontzen ari dira orain Ulma polimeron eta produkzioa erabat etenda egon da azken orduetan. Orain, baina, produkzioa berriro ere martxan jarri da eta langile gehienak itzuli dira normaltasunez lanera. Beste zerbitzuetako langile batzuk lanean dihardute baina euren lehentasuna da egoera konpontzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak