Foruen plazan giro bikaina sortu dute Oñatira Haur Dantzarien Eguna ospatzeko gerturatu diren ehunka gazteek. Aurten, gainera, Hendaiako Akelarre eta Iruñeko Duguna dantza taldeak gonbidatu dituzte.
Otadui zuhaiztian egin diete ongietorria haur dantzariei goizean eta ondoren alkate txikiaren agurra egin dute Foruen plazan. Kalez kale dantzan ibili dira gazteak eta Oñatiko etxe partikularretan banatu dituzte 600 umeak bazkaltzeko.