Danborrak astindu dituzte Oñatiko umeek

Aitor Agiriano 2017ko irailaren 16a

Santa Marina plazatik abiatu dira herriguneko kaleetan barrena dantzan eta danborrak astintzen ibili diren herriko umeak. Hiru berrikuntza nagusi izan dira aurten. Batetik, 2007an jaiotako neska-mutikoek osatu duten dantzarien konpartsa. Bestetik, Iñaxio Ibarrondo musikari oñatiarrak pieza bat konposatu du umeen danborradarako espresuki, eta gaur estreinatu dute. Azkenik, azken ureteetan karrozarik izan ez bada ere, aurten, zirkoan oinarritutako karroza dotorea egin dute koloretako globoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak