Tiago Gonçalves omendu dute plazan, Mendi Martxaren ostean

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko irailaren 16a

Oñatiko III. Mendi Martxaren ostean, maiatzean zendu zen oñatiar gazteari omenaldi berezia egin diote plazan.

Tiagoren gurasoei, anaiari eta neska-lagunari aurreskua eskaini diete, eta ostean Aloña Mendi, Mendi Martxa eta Naturzale taldearen partez oroigarri bat, lore-sorta bat eta argazki bat jaso du ere familiak. Horrez gain, kuadrillako kideek bertso bat eskaini dute, eta Elkar Heziko ikaskide ohiek olerki bat irakurri dute Tiago Gonçalesen omenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak