Alvaro Cuadrosek lortu du garaipena Oñatin

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ira. 16a, 13:49

Caja Rural taldeko andaluziarrak erasoa jo du azkeneko igoeran, eta bakarrik helmugaratu da Unibertsitateko hiribidean. Bigarren, Ampo taldeko Jokin Aranburu zarauztarra izan da.

Lehendakari Txapelketako azkenaurreko proba jokatu da gaur Oñatin, eta 90 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan Granadako Alvaro Cuadros (Caja Rural) nagusitu da.

Lasterketa nahiko lasai abiatu dute txirrindulariek, baina Udanako lehenengo igoeran erritmoa asko bizitu dute, eta 41 laguneko ihesaldia kontrolpean izan du tropelak. Udanan behera, Aztirian eta Liernin gogortu egin dute lasterketa hainbat taldek, eta Oñatira apurtuta heldu da tropela hainbat taldetan. Azken maldan erasoa jo du Cuadrosek, eta helmugara bakarrik heldu da, garaipena ondo ospatzeko denborarekin. Bere atzetik, Ampo taldeko Jokin Aranburu helmugaratu da, segundo batzuetara. Hirugarren postuan Caja Rural taldeko Aitor Rodriguez heldu zen helmugara.

Oñatiarrek ez dute zorte onik izan gaurkoan, "nahiz eta etxean ibili sentsazioak ez direlako onak izan", Ampo taldeko Julen Umerezek azaldu duen moduan. Debabarrena taldeko Ekaitz Txintxurreta gaztea izan da lehen oñatiarra.

Erlazionatuak

Oñatiko txirrindularitza probako irudiak

Josu Bilbao Atxutegi 2017 ira 16 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak