"Atzo egun osoan ibili zen jendea; pena izan zen iluntzean, euria egin zuenean, komertzio batzuk denda barrura sartu behar izan zituztela euren produktuak. Baina orokorrean oso ondo joan dela esango nuke", adierazi du Txandako zuzendaritza taldean dagoen Irma Juaristik. Gainera, betiko bezeroez gain, ohikoak ez direnak ere hurbiltzen dira halako egunetan eta hori oso positiboa dela uste du Juaristik: "Udako maukez gain, udazkeneko arropa berria ikustera ere sartzen dira eta modu bat da bezero berriak erakarri ahal izateko".