Gaur 18:57an emango zaie hasiera jaiei, etxafuego jaurtiketarekin, eta ondoren, 18:59an, Martintxo txerriaren gorakada egingo dute. 19:07an, txorimaloak aterako dira, Jose de Azpiazu Musika Eskolako kideen musikaz lagundurik. 19:32an, pintxo-potea egingo dute. Gauean, berriz, Summertime Fest festibala, 22:04an hasita. Screamers & Sinners –psychobilly doinuak–, What A Band –countrya– eta Vancouver –rocka– taldeek kontzertua eskainiko dute. Hori bukatzean, Level Grooveren eta Iñaki Cerqueiraren emanaldia egongo da gaztetxe zaharrean.
Bihar, 11:00etan, txikitrail bizikleta lasterketa egongo da, eta bukatzean, jolasak, umeendako. 14:00etan, auzo-bazkaria egingo dute. Bazkalostean, mus txapelketa egongo da, 16:00etan. 17:30ean, Supituki taldeak antzezlana eskainiko du. 19:00etan, pintxo-potea egingo dute berriro, eta ondoren, Gaitzerdi taldearen erromeria egongo da. Amaitzeko, 21.30ean, Martintxo txerriaren beherakada eta itxaflero jaurtiketa egingo dira.