Gaur hasiko dituzte entseguak danborrariek

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko irailaren 14a

Iazko danborradako momentu bat.

Gutxi falta da San Migel jaietarako, eta danborrada jaien lehen eguneko zita izango da aurten ere. Gaur San Lorentzo inguruan danbor hotsak entzungo dira, izan ere, danbor-joleek lehen entsegua izango dute Eltzian. Hilaren 26an izango da nagusien danborradaren proba orokorra, Oñatiko Musika Bandarekin eta dantzariekin batera. 

Danbor-joleen entseguak

  • Irailaren 14an, eguena, 20:00etan (lehen entsegua).
  • Irailaren 17an, domeka, 17:00etan.
  • Irailaren 19an, martitzena, 20:00etan.
  • Irailaren 21ean, eguena, 20:00etan.
  • Irailaren 26an, martitzena, 20:00etan (entsegu orokorra -denak: danborrariak, bandako musikariak eta dantzariak-).

Eltziako aretoan egingo dira entseguak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak