Zuzenbide ikasketen, lanbidearen etikaren eta beste gai batzuen inguruan hausnartuko dute 30 bat lagunek Oñatin, hilaren 12an eta 13an. Batzarkideek barne-hitzaldiak egingo dituzte eta abokatutzaren egoeraren gainean hitz egingo dute elkarrekin.
Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundeak ostatu ematen dio egunotan bilkura bati; Lawyers in 21st Century Society (Abokatuak 12. mendeko gizartean) izenburua duena eta honako irakasleek antolatzen eta koordinatzen dutena: Ulrike Schultz (FernUniversität, Hagen), Ole Hammerslev (University of Southern Denmark), Hilary Sommerlad (University of Leeds) eta Richard Abel (UCLA).
"Interes handiko bilkura"
Erakundetik bilkuraren garrantzia gogorarazi dute; landuko diren gaiez gain, parte-hartzaile kopuru handia eta hauen nazionalitate aniztasuna nabarmenduz. Partaideak, esandako moduan, hogeita hamar baino gehiago izan dira.