Aloñarendako izan da Jose Luis Agirreren omenezko partidua

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 11a, 08:12

Aloñako eta Ariznabarrako jokalariak Jose Luis Agirreren senideekin.

Ariznabarraren aurka jokatu zuen zapatuan deboraldi-aurreko azken partidua Aloñak, eta 2 eta 1 irabazi; Asier Ugarteren golak biak. Jose Luis Agirre zenaren aldeko ekitaldi xumea egin zuten partidaren hasieran, haren senideak bertan zirela.

Bi taldeetako jokalariekin elkartu ziren zelai erdian Mainttoni Iraola, Agirreren emaztea, eta Joseba semea. Taldeko kapitain Joseba Irizarrek lore sorta eman zien senideei Aloña Mendi kirol elkartearen izenean, eta gero, argazkia atera zuten guztiek elkarrekin.

Aloñako futbol saileko "arima eta eredu" izan zen Agirreren omenezko zazpigarren txapelketa jokatu zen zapatuan Azkoagainen, eta Aloña nagusitu zitzaion Gasteizko taldeari. Javier Azpiazuk eman zion saria txapeldunordeari, eta txapeldunari zegokion garaikurra, ostera, Mainttoni Iraolak Aloñako kapitain Irizarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak