Eguraldiari begira izan diren arren, arazo txikiren bat eta erorikoren bat tarteko, espero zutena baino hobeto, ondo, joan da lasterketa. Oñatitik irtenda, Bergara aldera egin dute lehenengo. Handik Oñatira buelta, eta Udana igo dute. Motxorrotik Atagoiti igo eta Ormaiztegira jaitsita, berriro Atagoiti igo eta Oñatira jaitsi dira. Azkenik Zañartutik pasa da lasterketa.
Txirrindulariak lehian hasi aurretik, minutu bateko isilunea egin dute gaur gauean zendu den Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritzako Patxi Lasaren omenez. Amaieran ere txalo artean izan dute gogoan.