Udazkeneko Criteriumeko lehen etapa izango da Oñatikoa

Gazte mailako Udazkeneko Criteriumak eta 59. San Migel sariak bat egingo dute bihar, zapatua, Oñatin, 10:00etan. Proba bakarra izango da, baina sari bikoitza duena: lasterketa bera irabazi eta Criteriumeko lider izan, hain zuzen. Izan ere, Oñatikoaren ostean, beste bi etapa jokatuko dituzte domekan, Liernian. Errepidean bata eta erlojuaren kontra bestea.


Horrengatik guztiagatik lehian 100 bat txirrindulari espero dituzte. Tartean egongo dira Ulma taldeko ordezkariak.
81 kilometroko ibilbidea egingo dute. Tartean Udana eta Atagoiti igota. Azken hori, bi alditan. Helmugatik gertu –bi kilometrora–, Santipillauko aldapa izan daiteke erabakigarria.

Oñatitik irtenda, Bergara aldera egingo dute lehenengo. Handik Oñatira buelta, eta Udana igoko dute. Motxorrotik Atagoiti igo eta handik Ormaiztegira jaitsita, berriro Atagoiti igo eta Oñatira jaitsiko dira. Azken indarrak Zañartun erreko dituzte. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.