goiena.eus

Bihar hasiko dira Bidebarrietako jaiak

  Gizartea  Oñati

Egubakoitzetik domekara bitartean ospatuko dituzte Bidebarrietako jaiak Oñatin. Errementari plazan kokatuko da jaiaren erdigunea; dagoeneko jarrita dago oholtza. Kontzertuak, mahai-futbol txapelketa, garagardo dastaketa, txorimalo eta erraldoiak, Oñatz dantza taldekoen ikuskizuna eta auzo bazkaria egongo dira, besteak beste.

Egitaraua

Irailak 1, egubakoitza:

  • 18:00: Jaien hasiera eta itxaflero jaurtiketa.

  • 19:00: Txorimalo eta erraldoiak.

  • 20:00: Saltusen eskutik pintxopotea eta garagardo dastaketa.

  • 22:00: Kontzertuak: Kimera + Meltdown + Late to Scream.

  • 05:16: Harlem Shake.

Irailak 2, zapatua:

  • 11:00: Umeentzako puzgarriak.

  • 16:00: Futbolin txapelketa.

  • 19:00: Txorimalo eta erraldoiak.

  • 22:00: Kontzertuak: Trikuarri +  Estu Ta Larri + Gaitzerdi.

Irailak 3, domeka:

  • 12:00: Oñatz Dantza Taldeko haurren emanaldia.

  • 15:00: Auzo bazkaria.

  • 16:30: Mus txapelketa.

  • 19:00: Familientzako ikuskizuna: Rojo Telon.

  • 20:00: Karrikaldixa: Txua + Lokuria.

  • 22:00: Boleto zozketa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa