Berogailu sistema berritzaile baten proba pilotua Zubillagan

Proba gauzatzeko, Europatik 70.000 euroko laguntza jaso du Udalak, LKSrekin eta MGEPrekin batera.

Berogailu sistema berritzailea jartzeko 70.000 euroko diru laguntza jaso du Oñatiko Udalak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin eta LKSrekin batera aurrera eramango duen proiektu pilotu bat garatzeko. Exekuzio proiektua lantzen ari dira oraindik, eta lanak irailean hastea aurreikusten dute. Proba pilotua Zubillaga auzoko etxebizitza baten, 38. zenbakian, hain zuzen ere, egingo dute.

Berogailu sistema berritzaileak eramango duen modulua diseinatzen eta egokitzen ari dira orain Herbehereetan. Eraikinaren teilatuan plaka fotovoltaikoak ezarriko dituzte, eta ur sistema eta berogailu sistema modulura konektatuta egongo dira kobrezko tutuen bidez. Bateria batzuk ezarriko dituzte energia pilatzeko, eta energia hori gorde egingo dute bateria horiek behar denean erabiltzeko. Gainera, sistemak ze errendimendu duen jakiteko, dena monitorizatuta egongo da. Bestalde, Zubillagako eraikinaren fatxada ere aldatuko da hobeto isolatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.