Abuztuaren 4an hasiko dira San Lorentzoko jaiak

(Argazkia: San Lorentzoko jaixak)

Abuztuan oñatiar asko herritik kanpo egoten badira ere, San Lorentzoko jaiek lagun talde polita erakartzen dute urtero. Hileko lehen asteburua (4tik 6ra) indartsu hasiko dute eta honen ostean, San Lorentzo eguna (abuztuak 10) eta ondorengo egunerako ere prestatu dituzte ekintzak.

Abuztuaren 4an arratsaldeko 16:00etan emango zaie hasiera Oñatiko San Lorentzo auzoko jaiei. Ekintzaz beteta egongo da jaietako lehen eguna eta gauean erromeria eskainiko dute Batek daki eta Laket taldeek. Zapatuan, ohiko Mus txapelketa jokatuko da, ostean haurrentzako puzgarriak eta pilota txapelketa egongo dira. Ilunkaran triki-pintxo-poteoa egingo da auzoko tabernetan eta 22:30ean Metal Gaua hasiko da.

Jaietako egitaraua

Abuztuak 4, ostirala
16:00  Itxaflero jaurtiketa
16:30  Aratz Ugarteren omenezko X. MTB Trabesia
17:30  Txorimaloak
18:30  Trikipoteoa
23:00  Batek daki taldea eta ondoren Laket Taldea

Abuztuak 5, zapatua
16:00  XXIV. Mus txapelketa (Aldapa tabernan)
17:00  Puzgarriak eta marrazki lehiaketa
Arratsaldean, V. Pilota txapelketa (Finalaurrekoa eta Finala)
19:00  Triki-pintxo-poteoa auzoko tabernetan
22:30  Metal gaua San Lorentzon: All I need / Gabezia / Tooth        
Ondoren, dantzaldia Jabi Sound-en eskutik

Abuztuak 6, domeka
22:00  Kontzertuak: Aitor Regueiro / Josu Zubia

Abuztuak 10, osteguna
11:15  Itxaflero jaurtiketa
11:30  Meza San Lorentzo ermitan
Jarraian,

  • Bertsolari (Maider eta Urko Arregi) eta txistulariak (Manex Etxeberria eta Laida Beldarain)
  • Santos Gorostidiri omenaldia (Zumeltzegi baserria)
  • Azpeitiko Luis Alberdi “Beltza” dantza eskolaren erakustaldia dantza soltean.

Abuztuak 11, ostirala
11:15 Itxaflero jaurtiketa
12:00 Meza San Lorentzo auzo - ermitan
Jarraian,

  • Bertsolariak (Andoni Egaña eta Maider Arregi) eta trikitilariak (Izer eta Lutxurdio)
  • Pastak eta ardoa

14:00 Auzo bazkaria Larrain Gainen, bertsolari (Andoni Egaña eta Maider Arregi ) eta trikitilariez (Izer eta Lutxurdio) alaituta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.