'Amodiozko ipuinak', Emakume Eskeletoak bikotearen eskutik, bihar, Lazarragako lorategian

Kalean egitarauaren barruan, bihar, eguaztena, hilak 19, Emakume Eskeletoak taldeak emanaldia eskainiko du Oñatiko Lazarraga lorategian, 19:00retan. Amodiozko ipuinak izeneko musika eta poesia ikuskizuna aurkeztuko dute. Mau Ziemkiewicz biolin jotzaileak eta Maite Arrese ipuin kontalariak osatzen dute Emakume Eskeletoak.

Maitasun mota desberdinetako lau ipuin aurkeztuko dituzte, hangoak eta hemengoak, sakratuak ala sorginduak, zapore eta garai desberdinetakoak. Musika ezagun eta inprobisatutako nahasketa batez lagunduta. Hitzak musikari lagunduz eta musikak hitzak eramanez, biak ere, margolanak inspiratuz eta hauek ipuinen lekuko bilakatuz.

Lou Topen datorren eguaztenean

Datorren eguaztenean, hilak 26, Lou Topet taldea zuzenean ikusteko aukera egongo da. Kontzertua 19:00retan izango da, Atzeko kalen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.