Giro ezinhobea XI. Garagardo Azokan

Imanol Gallego 2017ko uzt. 16a, 00:10

Eguenean hasi eta lau egunez Garagardo Azoka ari dira egiten Oñatiko plazan. Aurtengoa, hamaikagarren urtea da, eta bertan batutako dirua, Aloña Mendi Kirol Elkartearentzat izango da.

Hamar bat garagardo mota, txerri-ukondoa, oilaskoa... eta noski, jende naiz giro aparta. Herriko plazan dagoen karpa eguenean zabaldu arren, aste bukaeran jaso ditu bisitari gehien. Mahai luzeen bueltan familiak, kuadrillak... gutxi izan dira Aloña Mendik luzatutako ekitaldi erakargarri honi ezetz esan diotenak.

Azokak bi helburu ditu: batetik, elkarteko sail ezberdinen arteko elkarlana sustatzea eta, bestetik, elkartearen behar ekonomikoetarako finantziazio iturri izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak