Lizargarate Eguneko bazkariko txartelak uztailaren 17an jarriko dira salgai

Miren Arregi Amasorrain 2017ko uztailaren 11

Abuztuaren 27an, igandea, ospatuko da Lizargarate Eguna. Egun horretan Lizargaraten egingo den bazkarirako txartelak uztailaren 17an jarriko dira salgai, 22 eurotan. Arrano tabernan erosi ahalko dira edo lizargarateelkartea@gmail.com helbidean erreserbatu. Erosi zein erreserbatzeko azken eguna abuztuaren 20a izango da. 

Eguneko egitaraua:

- 11:00etan, hamaiketakoa.

- 12:00etan, herri Kirolak.

- Ondoren, bola-joku txapelketa

- 14:00etan bazkaria.

- Bazkal ostean, irrintzi txapelketa eta erromeria Laja eta Lutxurdioren eskutik.

- Iluntzean, afari merienda.

- Ostean, erromeriak jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak