Irteera Gran Fachara, Aloña Mendik antolatuta

Mendizale talde bat Saioan, ekainaren 11n

Oraingo astebururako, uztailaren 15erako eta 16rako, Pirinioetara irteera antolatu du Aloña Mendi Mendi sailak. Izena emateko epea, eguaztenean, uztailaren 12an bukatuko da. alonamendi.mendi@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke izena. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek 70 eta langabetuek 50. Gehienez 22 pertsonako taldea osatuko da eta bazkideek izango dute preferentzia.

Zapatuan irtengo dira Oñatitik, goizeko seietan. Zapatuan, 950 metroko desnibela gainditu beharko dute, Pont d'Espagne-tik irten Lacs de Pourtet-era iritsi eta handik Wallon-eko aterpetxeraino. Igandean egingo dute tontorra. Wallon-etik irten eta Gran Fachako tontorrera joango dira. Jaitsiera Respomusoko aterpetxetik egingo dute eta La Sarran bukatuko da ibilbidea. Domekako desnbidela 1.250 metrokoa izango da.

3.005 metro ditu Gran Fachak eta lepotik tontorrera eskuak jarri behar dira behin baino gehiagotan. Horregatik, fisikoki ondo gertatuta joatea komeni da eta derrigorrezkoa izango da kranpoiak eta pioleta eramatea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.