Zaindariari eskerrak emango dizkiote iluntzean gidariek

Miren Arregi 2017ko uztailaren 10a

San Kristobalen irudia lorez apainduta Olabarrietako santutxuan

San Kristobal eguna ospatuko dute gaur Oñatin gidariek, mekanikoek eta ibilgailuen arloan lana egiten duten hainbat herritarrek. Urtero bezala, San Kristobal hermandadeko kideak irudiaren bila joango dira Olabarrietako santutxura 18:30ean, eta parrokiaraino eramango dute, karabanan. Meza ostean ibilgailuen bedeinkazioa egongo da eta 21:00etan afaria egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak