Ander Biainek eta Markel Gartziak irabazi dute Añorgako pilota txapelketa

22-10 gailendu dira gazte mailako finalean, Ruiz de Larramendi-Ruiz de Larramendi bikotearen kontra. Gainera, Biain izendatu dute finaleko pilotari onena.

Hasieratik nagusi izan da bikote oñatiarra, serio eta ongi jokatuz. Gartzia nagusi izan da atzeko koadroetan. Ohikoa duen moduan  erregulartasun eta segurtasuna erakutsiz. Gainera, Biain ederto ibili da sakearekin. Bizi ibili du pilota eta tanto sorta ederra egin du aurrean. "Elkar ondo ulertzen den bikotea da, eta, hori, igarri egin da kantxan", esan dute Aloña Mendi pilota saileko arduradunek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.