Trianako jaiak, lagunarteko giroan

Jaiak ospatzen dihardute asteburu honetan Oñatiko Triana auzoan. Gaurkoan ere ez da aspertzeko tarterik izan. Eguerdian meza nagusia egin dute. Gero, argazkiotan ageri diren auzotarrek bapo bazkaldu dute itzalpean. (Argazkiak: Aitor Aranburu).

Ezin hobeto borobildu dituzte jaiak gaur Oñatiko Triana auzoan. Eguraldia lagun izan dute asteburu osoan zehar, eta eguraldia ez ezik, auzoan sortu den giroa ere "oso ona" izan da, Ainhoa Erostarbe auzotarrak azaldu duenez. Izan ere, jende ugari gerturatu da egunotan antolatu dituzten ekintzetan parte hartu eta festaz gozatzera.

Hala, gaur, domeka, jaietako azken egunaz gozatzen dihardute trianarrek. Beti bezala, eguerdian meza nagusia izan dute, eta ondoren luntxa egin dute. Ondoren, auzotarrak mahaiaren bueltan bildu dira elkarrekin entsalada freskoa bazkaltzeko, itzalpean eguzkiaz babestuta. Hogeita hamar pertsona baino gehiago elkartu dira bazkaritan.

Bazkalostea lasai-lasai eginda, iluntzeko zazpietan erromeria hasi da, eta auzotarrek dantzan eta kantuan agurtu dituzte Trianako jaiak datorren urtera arte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.