Oronoztik Irunera, bizikletan

Irteeran parte hartu dutenak Imanol Biainen azalpenak entzuten.

Oñatiko Txirrinka elkarteak antolatuta, Oronoztik Irunerako bidea bizikletan egin dute gaur dozena bat lagunek. Tarteka egiten dituzte halako irteerak, baina gaurkoan, Natur Eskolako Imanol Biainek ere parte hartu duenez, ibili diren inguruetako naturari buruzko azalpenak-eta jaso dituzte. "Asko aberastu du horrek gaurko irteera", esan du elkarteko kide Aitor Ugaldek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.