Herriko pilota txapelketa, gaur gauean

Herriko pilota txapelketari segida emango diote uztailean. Bide horretan, gaur, egubakoitza, jokatuko dira hurrengo partiduak. Ibonek eta Etxek, Valiumek eta Mansok osaturiko bikotearen aurka jardungo dute, batetik; eta, Jonbek eta Konkenek, Unzurrunzaga anaien kontra, bestetik.

Tartean, aipatu beharrekoa da gaurko partiduek berrikuntza bat dakartela: horien ordutegiak atzeratu dituzte, 21:30era. Plazako pilotalekuan jarririko argiztapena aprobetxatuz egin dute ordutegi aldaketa.

Bestetik, txapelketaren antolatzaileek jakinarazi dute edaria ere eskuragarri izango dutela bertaraturiko ikusleek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.