Gipuzkoako Batzar Nagusiak Oñatin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko uzt. 2a, 16:49

Urtero uztailaren 2an egiten den Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkura ibiltaria Oñatin egin da gaur, historian laugarren aldiz. Oporraldiaren aurretik egin ohi den bilkura solemnea da; hala ere, Batzar Nagusietan bezala Oñatin ere izan da eztabaida,  zamaketa-sektoreko erreformaren harira. Bilkurak ordu eta erdi inguru iraun du, eta klarinek interpretatutako Agur Jaunak abestiarekin amaitu da. 

Bilkuraren aurretik dantzariek harrera egin diete batzarkideei, diputatuei eta bestelako gonbidatuei eta Oñatiko alkate Mikel Biainek aginte makila eman dio Batzar Nagusietako presidente Eider Mendozari. Klarinek Gipuzkoako ereserkia jotzen zuten bitartean, Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano eta Oñatiko alkate Mikel Biain udaletxera sartu dira mazadunek gidatuta. Ondoren, guztiek udaletxeko sarreran ohorezko liburua sinatuta, hasiera eman diote bilkura bereziari.

Hurrengo osoko bilkura ibiltaria Zumaian egingo da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak