Gaur hasten dira Zubillagako jaiak

Gaur, San Pedro egunean, Oñatiko Zubillaga auzoko jaiak hasiko dira. Arratsaldean, Aloña Mendiko gazteen pilota txapelketa, auzoko meza eta ondoren Zubillaga auzoko liburuaren aurkezpena eta luntxa egongo dira.

Jaietako egitaraua

Ekainak 29, osteguna (San Pedro eguna)
18:30. Aloña Mendiko gazteen pilota txapelketa (kanporaketak).
19:30. Meza.
Ondoren, Zubillaga auzoko Liburuaren aurkezpena eta luntxa.

Ekainak 30, ostirala
19:00. Txupinazoa eta Peio Basurdearen jaitsiera.
19:30. Auzo barbakoa frontoian.
20:30. Zubillagako 2017 Toka txapelketa.
22:00. Umore gaua.

Uztailak 1, larunbata (Haurren eguna)
11:30. 3. Toka txapelketa haurrentzat.
12:30. Haur jaialdiaren hasiera.
16:30. Haur jaialdiaren jarraipena.
17:00. Mus txapelketa elkartean.
19:30. Diskofesta Gauargi taldearekin eta mozorro txapelketa.
Afalostean, diskofestaren jarraipena, mozorro lehiaketaren sari banaketa eta suzko erruberak gauerdian.

Uztailak 2, igandea (Jubilatuen eguna)
11:00. Meza.
11:45. Auzoko jubilatuentzat luntxa.
12:45. Omenaldia, dantzariak eta jubilatuentzako zozketa.
13:30. Aloña Mendiko gazteen pilota partiduak (finalak).
16:30. Txorimaloak eta musika.
17:00. Zinta lasterketa.
19:00. Josu Zubiaren kontzertua auzoko ermitan.
20:30. Peio basurdeari agurra.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.