'Oñati Bizirik' selfie lehiaketa ipiniko du martxan Txandak

Miren Arregi Amasorrain 2017ko eka. 26a, 11:30

Uda badatorrela-eta, Oñatiko dendarien elkarte Txandak Oñati Bizirik selfie lehiaketa ipiniko du martxan. Uztailaren 1ean hasiko da eta abuztuaren 31ra arte egongo da selfie-ak bidaltzeko aukera.

Hain zuzen ere, uztailaren 1etik aurrera, Oñati Bizirik leloa daraman motxila eskuratu ahal izango dute bezeroek Txandako saltokietan. Lehiaketan parte hartzeko, motxila ageri den selfie bat atera beharko dute, ondoren Txandako facebook orrialde ofizialaren zale egin, selfie-a facebookera igo eta Txanda etiketatu.

Parte hartzaile guztien artean, atsegin dut gehien dituzten hiru selfie-ak sarituko dira; lehenengoak 200 euroko erosketa txartela eskuratuko du; bigarrenak, 100 eurokoa eta hirugarrenak 50 eurokoa. Atsegin dut guztien zenbaketa irailaren 5ean egingo da, arratsaldeko hiruretan, Txandako bulegoan. Irabazleak facebook bidez emango dira ezagutzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak