Batzar orokorra egin du Aloña Mendiren futbol sailak

Hartutako erabakien artean daude, bazkideen kuoten prezioak bere horretan mantentzea eta datorren denboraldirako sarreren prezioak jaistea. Batzar Orokorraren ostean, sari banaketa ekitaldia egin zuten.

Egubakoitzean egin zuen Aloña Mendi Kirol Elkarteko futbol sailak urteko batzar orokorra. Balantze ekonomikoaren datu garrantzitsuenak emanaz hasi zuten batzarra eta nabarmentzekoa da, denboraldia 2.095 euroko irabaziekin amaitu dela.

Bestetik, bazkideen kuoten prezioak ez igotzeko erabakia hartu dutela azaldu zuten. Azkenaldian zuzendaritza batzordean bazkideen modalitateak –bazkide babeslea eta bazkide arrunta– bateratzeko aukera aztertu bada ere, azkenean erabaki da modalitate biei eustea.

Azkenik, datorren denboraldirako sarreren prezioak jaistea erabaki dela ere jakinarazi zen batzarrean. Gorengo mailako taldearenak 6 eurotik 5 eurora jaitsiko dira eta gazteak eta jubilatuak 3 eurotik 2 eurora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.