Elkar Hezi Eguna ospatu zuten zapatuan, Oñatin

Elkar Hezi ikastetxeak Elkar Hezi Eguna ospatu zuen zapatuan. Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinean askotariko ekintzak egin zituzten goizean zehar. Puzgarriak ipini zituzten, esaterako, edo eskulanak, globoflexia, malabarrak, magia saioa eta gehiago ere egin zituzten.

Hori bakarrik ez, Robotika ikastaroa ere egin baitzuten eta Zientziarekin Jolasean tailerrak ere bai, azken hori ikasleei zuzenduta. Ikastetxean bertan bakarrik ez, gaztelekuan ere egin zuten goizean tailerra. Musikarekin lotutakoa izan zen hori, Musika letrak nola sortu deiturikoa. Horretarako, herriko hainbat musikariren parte hartzea izan du Elkar Hezik. Tailerra ematen aritu ziren Iñigo Ugarte, Iñaki Goitia, Xabier Pascual eta Josu Murua.

Ondoren, bazkaria

13:30ean kalejiran jaitsi ziren ikastetxetik kalera eta ondoren bazkaria egin zuten kiroldegian. 500 lagun batu ziren bertan eta bazkal ostean ikasleen musika taldeek jo zuten. Batxilergo bigarren mailakoei omenaldia ere egin zieten eta DJ saioa ere egin zuten. Gainera, irailaren 16an egingo den ikasle ohien bazkariko aurkezpena ere egin zuten, bazkariaren ostean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.