70 ume ULMA Fundazioak antolatutako udalekuetan

Iaz antolatu zituzten lehen aldiz eta arrakasta ikusita, aurten ere umeendako tailerrak antolatu dituzte ULMAko langileen seme-alabendako. 4 eta 10 urte bitarteko 70 umek osatzen duten aurten taldea eta sei begiraleren laguntzarekin, eskulanak eginez, esperimentuak eginez... Jolasean ematen dute arratsaldea.

Lanaren eta kontziliazioaren gaian lagundu gura du ekimen honekin ULMA Fundazioak eta dagoeneko neska-mutikoek arratsaldez eskolarik ez dutenez, arratsaldeko –14:00tik 18:00etara– zerbitzua eskaintzen ari da Fundazioa. Tailerrak ekainaren 30era arte iraungo dute.

Tailerrei bukaera emateko ekainaren 29ean, 17:00etan jaialdia egingo dute. Ekimenean parte hartu duten neska-mutikoek hartuko dute parte bertan, ULMAko langileen beste seme-alaba batzuekin batera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.