Lana Kooperatibak Txekian duen lantegiak hamar urte bete ditu

Urteurrena ospatu dute Txekiako lantegian bertan. Oñatiko kontseilu errektoreko eta zuzendaritzako kideak ere joan ziren eta hango langileekin eta haien familiekin ospatu zuten urteurrena. Guztira 250 lagun batu ziren.

2007an inauguratu zuen Lanak Txekiako planta, Zdirec Nad Doubravou herrian. Lantegiaren helburua, produkzioa Europa eta mundu mailako merkatuetara bideratzea zen. Gaur egun 120 langile ditu lantegiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.