Isasa nagusi Olakuako txirrindularitza proban

Domeka arratsaldean, Olakua auzoko jaien barruan, jokatu da XXXII. Olakua txirrindularitza proba. Bertan kadete mailako txirrindulari gazteak izan dira protagonistak. Baina, lehena helmugaratzen Goifiber-Godoy taldeko Xabier Isasa txirrindularia izan da; bakarrik sartu da nagusitasuna erakutsiz.

"Oso ondo joan da proba. Eguraldiak ere errespetatu du eta gainera ez dugu inolako kexarik zian ikusleen artetik ere. Herriko txirrindulariek ere aurpegia eman dute eta presente izan dira. Hala, Ulma taldea 16 txirrindulariko taldean sartu da. Lehen oñatiarra Unai Cueva izan da", kontatu du Ruper Arkauz antolatzaileak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.