Eleanitz proiektua proiektu aitzindaria da ingelesaren irakaskuntzan; alde batetik, eleaniztasun goiztiarraren aldeko apustua egiten zuen eta bestetik, hizkuntza horren ikaskuntza eta irakaskuntzarako metodologia berria erabiltzen zituen: "Proiektu garrantzitsu bezain arrakastatsua izan da eta gaur egun ere izaten jarraitzen du bai ikastoletan eta baita beste ikastetxe eta herrialdetan ere", adierazi du ikastolako zuzendari Zigor Ibartzabalek.
Ekainaren 16ko mahai-ingurura, Eleanitz proiektuaren sorkuntzan eta garapenean garrantzia handia izan duten pertsonak izango dira: besteak beste, proiektuaren sortzaile eta sustatzaile Xabier Garagorri eta Itziar Elorza, Josep Maria Artigal, proiektuaren sorkuntzan aritu zen linguistikako aditua, edo materiala sortzen aritu ziren Diana Lindsay, Phillip Ball edo Inma Muñoa.