AEBetako Batxilergo titulua lortzeko aukera Elkar Hezin

Batxilergo duala eskainiko du Elkar Hezi ikastetxeak 2017-2018 ikasturtetik aurrera. Datorren ikasturtetik aurrera DBH 3. eta 4. mailan eta Batxilergoko 1. mailan egongo diren ikasleek programa berri baten parte hartzeko aukera izango dute.

Datorren ikasturtetik aurrera DBH 3. eta 4. mailan eta Batxilergoko 1. mailan egongo diren ikasleek programa berri baten parte hartzeko aukera izango dute: "Bertan ikasten ikasteko gaitasuna, ekintzailetasuna, era digitalean komunikatzeko gaitasuna eta ingelesez komunikatzeko gaitasuna landuko dituztelarik bereziki". Hala, Batxilergoa amaitzen dutenean bi titulu lortuko dituzte: ohikoa eta AEBkoa. Horretarako  AEKetako Batxilergoko curriculumeko sei ikasgai landu beharko dituzte ingelesez eta on-line, bi irakasleren gidaritzapean; bata izango da Elkar Hezi Ikastetxekoa eta bigarrena, AEB-etako irakasle bat. Hain zuzen ere hango irakaslearekin astero kontaktua izango du idatziz edo, beharrezkoa bada,  bideo-konferentziaz. Ikastetxeko irakasleak, ikasleen lanaren eta aurrerapenen jarraipena egingo du hemendik eta ikaslearekin, irakasle amerikarrarekin eta gurasoekin kontaktuan egongo da uneoro.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.