Hamar urte dira Arrikrutz-Oñati kobak bisitariendako ireki zirela eta X. urteurrenaren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Oñatiko Turismo Bulegoak. Horietan bereziena zapaturako prestatu da; hain zuzen ere, jatorrizko lehoiaren hezurdura ikusteko bisita antolatu da Irungo Gordailura. Hara joateko autobusa egongo da. Izen-ematea zabalik dago Turismo Bulegoan.
09:00etan irtengo da autobusa Korreosetik, zapatuan, ekainak 10. Irunen dagoen Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan dago Arrikrutzen aurkitu zuten pleistozenoko leizeetako lehoiaren hezurdura eta haren nondik-norakoak kontatuko ditu bertatik bertara Asier Gomez paleontologoak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak