Aho batez onartu zituzten atzo Oñatin, ohiko osoko bilkurako zerrendako gai guztiak. Hika-mika galde-erreguetan etorri zen, hiru gairen inguruan.Horietako bat, duela bi aste-edo, EAJren kontra herrian egin ziren pintaketak eta kalean ipini ziren pankartak. Lourdes Idoiaga jeltzaleak salatu zuen, haren ondotik, ez dutela EH Bilduren udal gobernuaren babesik sentitu. Eta eskatu zuen, udal gobernuaren aldetik, keinu bat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.