Ganbara Abesbatza hirugarren Toursen; Aitor Biain, zuzendari onena

Asteburuan Toursen -Frantzia- egin den abesbatzen nazioarteko lehiaketan hirugarren postua eskuratu du Oñatiko Ganbara Abesbatzak. Lehenengo postua hutsik geratu da, eta bigarrena Italiako abesbatza batek lortu du. Ganbararentzat izan da frantsezezko obraren interpretazio onenaren saria, eta Aitor Biain izendatu dute zuzendari onena. Errenazimenduan, lehenengo saria hutsik geratu da eta bigarren saria eskuratu du Ganbarak.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.