Oñati, final laurdenetarako sailkatu da Herri Artekoan

Joaneko partiduetan moduan, kadeteen eta jubenilen partiduak irabazita egin dute aurrera oñatiarrek. 4-2ko emaitza izan dute alde. Hurrengo kanporaketan, Lazkao edo Ataun izango dute kontrario. Joaneko partiduak Oñatin jokatuko dituzte, ekainaren 2an, 22:00etan.

"Irabaztea komeni zitzaizkigun bi partiduak irabazi ditugu: kadeteena eta jubenilena. Eta lortu dugu. Baina, ez gara gustura geratu gaur egin dugun lanarekin. Joanekoan askoz hobeto jokatu genuen", esan du Josu Osak.

Kontuak kontu, Oñatiko pilotariak ez dute hutsik egin eta final laurdenetan egongo dira. Kadeteetan 22-8 eta jubeniletan 22-4 irabazi dute; eta, senior mailan, 5-22 galdu. "Iaz heldu ginenaren parera heldu gara dagoeneko. Hemendik aurrera lortzen dugun guztia, sari bat izango da", esan dute.

Ataun edo Lazkao

Oñatiren kontrarioa Ataun edo Lazkao izango da. Itzulerako partiduak, bihar, domeka jokatutako dituzte. Ataunek dauka 2-1eko abantaila.

Ataun edo Lazkao izan, final laurdenetako joaneko partiduak, Oñatin jokatuko dituzte, ekainaren 2an, 22:00etan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.