Peter & The Test Tube Babies talde ingelesa Oñatira bueltako da

Oñatiko Errekaldeko jaien hamabosgarren edizioaren barruan, gaur gauean, punkak eta rockak presentzia handia izango dute; izan ere, estilo horietako hainbat musika talde izango dira nagusi auzoan. 

Orain dela hamar bat urte etorri zen Peter & The Test Tube Babies lehenengo aldiz, eta, antza, esperientzia polita izan zen hura, gaur gauean Oñatin izango baita berriz ere talde ingelesa. Punk-rock musika estiloa jotzen duen talde hori 70eko hamarkadan sortu zen, Ingalaterran, eta, ordutik hona, lan asko argitaratu ditu. Bada, horiekin batera, gaur gaueko kontzertuan, Nevadah, Discipulos de Dionisos eta Rat-Zinger izango dira oholtza gainean. Hain zuzen ere, kontzertu horri gaur gaueko bederatzi eta erdietan emango zaio hasiera eta goizeko hirurak aldera amaituko da. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.